XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEZAJAUNA

Lezaundietako haitzulo izugarriaren golkoan inoiz baino argiago dagoela iruditzen zait, geriza haundi horren bultua ez balitz.

Hementxe egin genuen lehen biltzarrea eta bidezko da azkena ere berton ematea.

Haur haurretatik neukan haitzulo honen sabelean zerbait izateko gogoa.

Munduko grinen eta pasioen ugazaba hementxe bizi zela esaten ziguten.

Nork pentsatu behar zuen ugazaba horrekin lagun egingo nintzela?

Nork pentsatu behar zuen gaizkiaren buruzagitzat jotzen zuten hura honen maite izan behar nuela?

Hau poza azkenean ere!

Argitasun ohigabe hau aurreko mende guztietako gizaki guztien hezurren zuritasuna dela uste dut.

Zutik al zaudete?

Nola baina zutik hezur hutsak?

Non dituzue mamiak?

Bai tristea izan behar duela hezur hutsez piztea!

- Gure mamia kontzientzia da!

Hezur kontzientzidunak gara!

Ah! Horrexegatik iruditu zait zuritasuna baino gehiago.

Argitasuna da hau.